6. Ilegalizazioek eragindako mapa politikoaren distortsioa (II): gehiengoen osaketa

      Honek guztiak, noski, euskal mapa politikoaren distortsioa eragiten du. Argiro esateko, euskal herritarrek euren bozken bidez esandakoa eta udal zein foru erakundeek izango duten osaketa ez datoz bat. Eta ez da bat etorriko halaber, herritarrek euren bozken bidez esandakoa eta erakunde horietan antolatu ahal izango diren agintaritza organuak. Horrela, hurrengo F taulan, balizko gehiengoen azterketa egiten da. Bertan ikus daitekeenez:

      AuB legez kanpo uzteak, nabarmenki baldintzatuko du erakundeetan gehiengoak osatzea. Horrela, herrialde mailako erakundetako gobernuen osaketari erreparatuz, kasurik argiena Gipuzkoako Batzar Orokorretakoa dugu: bertan, AuB-ren zazpi batzarkideei parte hartzen utziko balitzaie, PNV/EAk ez luke emaitza ofizialek ematen dioten gehiengo absolutua eskuratuko (27 batzarkide ordez, 23 izango bailituzkete), eta hitzarmenak egitera behartua egongo litzateke, Batzar Orokorretako gehiengoarekin gobernatu nahiko balute bederen.

      Udaletxeetan are nabarmenagoa da ilegalizazioek ekarriko duten panoramaren desitxuraketa eta distortsioa. Horrela, balizko gehiengo absolutu eta erlatiboen azterketa bat eginda, zera ondoriozta daiteke:

      Herri Plataformek lortutako bozken arabera egokituko litzaizkiekeen 43 gehiengo absolutuetatik, 18 galduko lituzkete. Galdu egingo lituzkete halaber, gehiengo erlatiboa izandako 52 udalerrietatik 25etan gobernua osatzen ahalegintzeko aukerak. Azpimarra dezagun, gainera, "galtzen" diren udalerriak handiagoak direla, oro har, Herri Plataforma legeztatu baten gehiengoa dutenena baino. Horrela, gehiengo erlatibo edo absolutua izan eta "galtzen" direnen artean leudeke Hernani, Pasaia, Oiartzun, Usurbil, Leitza, Bera eta Etxarri-Aranatz bezalako udalerriak.

      Gainerako alderdiek, aitzitik, euren gehiengo absolutu eta erlatiboak gehituta ikusiko dituzte:

      • PNV/EA koalizioak, berez dagozkien 147 gehiengo absolutuak baino 32 gehiago izango dituzte ilegalizazioen ondorioz. Horietako asko, gainera, udalerri garrantzitsuetan, hala nola, Laudio, Bergara, Hernani, Ordizia, Oiartzun, Arrigorriaga, Galdakao, Gernika edo Lekeitio. Gehiengo sinpleak, bestalde, 189tik 203ra igoko dira (+14).

      • PP/UPN-k 30tik 31ra igotzen ditu gehiengo absolutua duteneko udaletxeen kopurua (+1) eta 44tik 45ra gehiengo erlatiboa dutenena (+1).

      • PSOEk 17tik 20ra igoko ditu gehiengo absolutuak (Eibarren, Antsoainen eta Trapagaranen) eta 38tik 39ra gehiengo erlatiboak.

       

      F taula: kandidaturen gehiengoak udaletxeetan, herrialdeka

       

      Araba

      Bizkaia

      Gipuzkoa

      Nafarroa

      Hegoaldea

       

      Erreala

      Ofiziala

      Aldea

      Erreala

      Ofiziala

      Aldea

      Erreala

      Ofiziala

      Aldea

      Erreala

      Ofiziala

      Aldea

      Erreala

      Ofiziala

      Aldea

      GEHIENGO ABSOLUTUAK UDALETXEETAN

       

       

       

       

       

       

       

       

       

       

      PNV/EA

      32

      35

      3

      77

      87

      10

      33

      50

      17

      5

      7

      2

      147

      179

      32

      Herri Plataformak

      1

      1

      0

      1

      1

      0

      18

      9

      -9

      23

      14

      -9

      43

      25

      -18

      PP/UPN

      5

      5

      0

      1

      1

      0

       

       

      0

      24

      25

      1

      30

      31

      1

      PSE/PSN

       

      1

      2

      1

      1

      2

      1

      15

      16

      1

      17

      20

      3

      IU/EB

       

       

       

       

       

       

       

       

       

      1

      1

      0

      1

      1

      0

      ARALAR

       

       

       

       

       

       

      1

      1

      0

       

       

       

      1

      1

      0

      CDN

       

       

       

       

       

       

       

       

       

      1

      1

      0

      1

      1

      0

      BATZARRE

       

       

       

       

       

       

       

       

       

      1

      1

      0

      1

      1

      0

      Besteak

      2

      2

      0

      5

      5

      0

      14

      14

      0

      135

      138

      3

      156

      159

      3

      GEHIENGO ERLATIBOAK UDALETXEETAN (gehiengo absolutuak barne)

      PNV/EA

      40

      40

      0

      99

      100

      1

      44

      56

      12

      6

      7

      1

      189

      203

      14

      Herri Plataformak

      1

      1

      0

      3

      2

      -1

      23

      10

      -13

      25

      14

      -11

      52

      27

      -25

      PP/UPN

      6

      6

      0

      1

      1

      0

       

       

      0

      37

      38

      1

      44

      45

      1

      PSE/PSN

       

      4

      4

      0

      6

      7

      1

      28

      28

      0

      38

      39

      1

      IU/EB

       

       

       

       

       

       

       

       

       

      1

      1

      0

      1

      1

      0

      ARALAR

       

       

       

       

       

       

      1

      1

      0

       

       

       

      1

      1

      0

      CDN

       

       

       

       

       

       

       

       

       

      1

      1

      0

      1

      1

      0

      BATZARRE

       

       

       

       

       

       

       

       

       

      1

      1

      0

      1

      1

      0

      Besteak

      2

      2

      0

      5

      5

      0

      14

      14

      0

      150

      153

      3

      171

      174

      3

      Alderdika ez ezik, azterketa osa daitezkeen balizko akordioetara bideratuz, G taula eraiki dugu. Bertan, balizko lau koaliziok lor ahal izango lituzketen gehiengo absolutuak biltzen dira. Horrela:

      • Balizko PP-PSOE hitzarmen batek, gehiengo absolutua lortuko luke berez Hegoaldeko 81 udalerritan. Ilegalizazioen ondorioz, kopuru hori 86ra igotzen da (+5). Zehazki, bestela lortuko ez luketen gehiengo absolutua osatzeko aukera izango lukete PP eta PSOEk Santurtzin, Atarrabian, Andoainen, Errenderian eta Zumarraga n.

      • PNV/EA eta EB/IU-ren arteko hitzarmen batek, 165 udaletxe eskuratu ahal izango lituzke gehiengo absolutuz. Kopuru hori, 195ra igoko da ilegalizazioen ondorioz (+30).

      • PNV/EA eta PSOEren arteko hitzarmen batek, 211 udaletxe eskuratu ahal izango lituzke gehiengo absolutuz. Kopuru hori, 230ra igoko da ilegalizazioen ondorioz (+19).

      • Balizko PNV/EA eta Herri Plataformen arteko akordio batek, azkenik, 229 udaletxeetan agindu ahal izango luke gehiengo absolutuz. Ilegalizazioen ondorioz, 214 udaletara mugatzen da aukera hori (-15).

       

      G taula: balizko koalizioen gehiengoak udaletxeetan, herrialdeka

       

      PP+PSOE

      PNV/EA+IU

      PNV/EA+PSOE

      PNV/EA+HP

       

      Erreala

      Ofiziala

      Aldea

      Erreala

      Ofiziala

      Aldea

      Erreala

      Ofiziala

      Aldea

      Erreala

      Ofiziala

      Aldea

      Araba

      10

      10

      0

      32

      35

      3

      38

      40

      2

      37

      37

      0

      Gipuzkoa

      4

      7

      3

      35

      56

      21

      50

      63

      13

      67

      62

      -5

      Nafarroa

      62

      63

      1

      6

      8

      2

      21

      24

      3

      29

      21

      -8

      Bizkaia

      5

      6

      1

      92

      96

      4

      102

      103

      1

      96

      94

      -2

      Hegoaldea

      81

      86

      5

      165

      195

      30

      211

      230

      19

      229

      214

      -15


      I. ERANSKINA: METODOZKO ARGITZAPENAK

      ¿En Euskal Herria se prepara una revolución? a la página principal